Educared



Azaroaren 26a eta 28a bitartean Madrilen eratu zen "V Congreso Internacional de Educared: Innovar en la Escuela: Modelos, experiencias y protagonistas de la integración de las TIC" ikusteko aukera izan genuenok, txostentxo hau osotu dugu han batutako ideia garrantzitsu eta gustuko esperientziez, geure lanerako interesgarriak izango direlakoan. Aipatzekoak iruditu zaizkigu:



  • Kongresuari hasiera eman zion Roberto Carneiroren hitzaldia: "Innovar en la escuela: modelos, experiencias y protagonistas". Oso eskematikoa izan zen, larregi agian, baina oso interesgarria iruditu zitzaigun. IKTek hezkuntza sistema nola aldarazten ari diren aztertu zuen 8 begiradatan: Berrikuntza, Ezagutza, Ilusioa, Ikaskuntza, Aniztasuna, Sena, Irakasleria eta Biztanleria.


  • Manuel Campo Vidalek zuzendu zuen “El papel de las Redes Sociales en la educación” izeneko mahai-ingurua. Google-eko Bernardo Hernándezek eta Tuenti-ren sortzaile eta kontseilari delegatua den Zaryn Dentzelek osatu zuten mahaia. Moderatzaileak bikain bideratu zuen hizketaldia eta atsegin bihurtu ere. Eguneroko jardunean ikasleekin gauzatu daitezkeen adibideek, geure lana modu egokian bideratzen ari garela adierazten dute. Gelako blogak, esaterako, erraz-erraz erabiltzeko moduko tresnak izan daitezke eta lan-sareak sortzeaz batera, ikasgelako metodologian ganorazko aldaketak bultzaraz ditzakete.



  • Gizarte sareekin jarraitzeko, Murciako Unibertsitateko GITEko Isabel Gutiérrez Porlánek "Redes Sociales, el nuevo entorno de nuestro hijos: Experiencia de acciones de información y formación en Secundaria esperientzia aurkeztu zigun. Hezitzaileok gai honen inguruan dauzkagun kezkei erantzun zien. Aurkeztutako lanen ardatza guraso, ikasle zein irakasleei zuzendutako hitzaldiak osatu zuten. Hitzaldiotan, gazteek gizarte sareak nola erabiltzen dituzten azaltzeaz batera, aisialdirako, ikasteko, gizarteratzeko edo lana aurkitzeko eskaintzen dituzten aukera eta abantailez aritu zen eta sortzen dituzten arriskuei aurrea hartzeko moduez ere (sarrera gisa, ikus Youtube).


  • Microblogging-a, Twitter batez ere, indar handia hartzen ari da komunikazio azkarrerako tresna gisa. Kongresuetako mahai-inguruetan edo komunikazio panelen inguruan iritzi amaraun aberatsak sortzeko gauza dira, hizlariek igorritako mezuak zehaztuz eta hauei oihartzuna emanez. Twubs tankerako programei ezker, kongresukideek eta kanpoko eragileek igorritako mezuak edo “txiotxioak” batu daitezke “#” etiketa edo “hastag-aren” bitartez. Educared kongresuan “#educared" erabili zen “txiotxioka” aritzeko. Twitter-ekin 140 karakteredun mezuak igorri daitezke eta sarea osatzen duten kideek har ditzakete. Ostean, oihartzuna balitz lez, mezu bera errepika daiteke nahi izan ezkero, zerbait gehitu edo igorleari erantzun. Erabiltzaile batek beste bati mezu zuzena ere bidal diezaioke. Microblogging sistema hau erabiltzeko, jarraitzaile eta jarraiturikoen erabiltzaile zerrendak osatu behar dira. Mezua igorri ahala edo handik gutxira, elkarreraginez osoturiko informazio sarea osatzen da denbora errealean. Twitpic, Twitxr, o Tumblr tankerako aplikazioek Twitter osatzen dute unean gertatzen ari dena argazki edo bideo bitartez argitaratzeko aukera emanez.


  • Mahai-inguruetatik mahaia bera kentzea eta jarlekuak besterik ez hustea gustatu zaigu. Hurbiltasuna ematen diela uste dugu.


  • Junta de Extremaduraren” aurkezpena oso interesgarria izan zen, baliabide ireki eta libreak ekoizteko proposamenak batu baitzituen: irakasle taldeek, euren ekimenez eta kanpoko dirulaguntzaz (18.000€ artekoak), era askotariko baliabideak ekoizten dituzte, ikasgai instrumentaletarako batez ere. Ágora eta Atenea Proiektuak eta CONSTRUCTOR aplikazioa: egile eta mahai-gaineko tresna gisa eta zerbitzari baten bitartez (Debian eta Windowserako egokiak) erabil daiteke. Lanerako eremu intuitiboa eskaintzen du eta 47 txantiloiren bitartez, gelarako edonolako jarduerak ekoizteko aukera anitzak ematen ditu (hezkuntza berezia... ). Gainera, ESTATUKO HIZKUNTZA GUZTIETAN (eusk-cat-gal-gazt) eskura daiteke.


· MEk (Ministerio de Educación) argitaratu duen "leer.es" weblog berria ere interesgarria da, ahaltsua. Irakurketa da eta izango da, sarean hedatu den informazio guztia kudeatzeko tresna. Testuak ulertzeko eta kritikatzeko, multialfabetizatzeko... familiekin bat eginik, ikasleriak, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte duen erronka berria...
· Kongresuan zehar behin eta berriro esan da irakasleriaren formazioa, hasierakoa eta ostekoa, morala eta akademikoa behar-beharrezkoa dela eta hain ados gaude... Antonio Rodríguez de las Herasek “Condiciones y retos de la innovación educativa” hitzaldi aberatsean, sua sinbolo gisa erabiliz, hezitzailea piroforo (sua daramana) eta piromano (sua hedatzen duena) legez deskribatu zuen. Hartuko ote dugu Prometeo patroi berri bezala? Gai izango ote gara Eskola 2.0k eta Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak eskaintzen dizkiguten aukerak erabiliz “pirosfera” sortzeko?
· Jane McGonigalek "Games to Make the Future" hitzaldia aurkeztu zuen “Horizontes de la innovación: hacia una nueva internet educativa para la generación red” osoko sesioan. slides@avantgame.com helbidera mezu bat bidaltzen badiozue, beste bat bidaliko dizue bueltan. Mezuan, egin duen lanaren laburpena ezezik, World Without Oil-en tankerako helbide oso interesgarriak aurkituko dituzue. Janek dio hezkuntzaren etorkizuna jokoetan datzala eta eskaintzen dizkiguten abantailez baliatu beharko genukeela, besteak beste: lanean gustura eta lagun artean aritzea, osotasunaren parte izatea, epe luzera pentsatzea...
· Elena Martín Monjek, Madrileko Los Tilos Ikastetxeko irakasleak, “Escucha y habla en inglés en el Aula Virtual” esperientzia aurkeztu zigun. Ulermena eta ekoizpena lantzeko, ikasteko eremu birtualak nola erabiltzen dituen gustatu zitzaigun (irakaslea Voki-ko abatarra da). Ikasleriak on-line audio eta bideo grabaketak, aurkezpenak eta elkarrizketen bidez ikasi zuen. Tamalez, Educamadrid plataformak ez du partaiderik baizik onartzen.
· Nagusitan, Lleidako IES Rondan irakasle lanetan ari den Anna Aznar Barreraren modukoak izan nahi dugu. “Have Your Say” esperientzian, batxilergoko 2. mailako ingeles gelarako prestaturiko lana aurkeztu zigun. Orriak, “ikasleriaren ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna hobetzeko on-line jarduerak batzen ditu (...) eta erantzukizun eta konpromisoaren bidean jarri nahi ditu biztanle gazteak (...). Jarduerak bideratzeko Internet eta ordenagailua erabili ohi dituzte tresna modura.”
· Meridako “Centro de Profesores y de Recursos-ek” (geure Berritzeguneen parekoa) sortu duen Disanedu bilatzailea egokia iruditu zaigu irakasleon lana errazteko: “Urperatu gabe nabigatzeko sorturiko hezkuntza baliabide bilatzailea” (Firefox erabili)

Joateko erarik eduki ez duzuenoi Educaredek argitaratu dituen dokumentu hauek ikustea gomendatzen dizuegu:

· Roberto Carneiroren hasierako hitzaldia[1]
· Zaryn Dentzel (Tuenti) eta Bernardo Hernándezen (Google) arteko eztabaida, Manuel Campo Vidalek bideratua[2]
· Antonio Rodríguez de las Herasen "Condiciones y retos de la innovación educativa" hitzaldia[3]

Educared’11-ren zain...



[1] http://mediateca.fundacion.telefonica.com/vod-publico3/show.asp?numero=000-vconinteducared-326 helbidean sartu eta egitarauan, “Inauguración. 26 noviembre” (1-45 diapositibak) aukeratu.
[2] http://mediateca.fundacion.telefonica.com/vod-publico3/show.asp?numero=000-vconinteducared-326 helbidean sartu eta egitarauan, “Sesiones plenarias, II jornada, 11:00” aukeratu.
[3] http://mediateca.fundacion.telefonica.com/vod-publico3/show.asp?numero=000-vconinteducared-326 helbidean sartu eta egitarauan, “Sesiones plenarias, 26 noviembre, sesiones plenarias de la mañana (34-48 diapositibak) aukeratu.
Educaredek badauka Escuela de Nuevas Tecnologías eta bertan hainbat artikulu argitaratzen da:

http://www.educared.net/escuelanntt/articulos_indice.html?idapr=48_1245_esp_1__

Boletín de novedades be, hor dago:

http://217.116.9.157/educared/verweb20091009.html

Comments