SE'13

Scratch Eguna orritik, baimenez

MITeko Media Labekoek 2003an katua oinez, saltoka, besoari eragiten eta miauka jarri zutenetik hamaikatxo herri, eskola eta plazatan dabil katuori dantzan munduan zehar. Bide batez, gaztetxoak matematika eta programazioa ikasten, buruari sistematikoki eragiten eta elkarri laguntzen ari dira lanean, ekin-ta-ekin. Katua ezezik, ordenagailuko jokoak, zubiak, ibilgailuak, zentral hidroelektrikoak... ere jartzen dituzte martxan.




Aurton Gasteizi heldu zaio txanda eta zer ote den ez den... Scratch ezagutu dugu joan den astean Josu Garro @otxoluak egin digun aurkezpenean:



Hurrengo, parte hartu nahi duten irakasleak trebatzea da. 10 laguneko taldea osotuz gero, hiru saiotan ikasiko dute Scratch nola landu ikasleekin eta Scratch Egunerako proiektuak nola prestatu. Parte hartu nahi al duzu? Scratch Eguna orrian daukazu behar duzun guztia.

Egun handia maiatzaren 18an helduko zaigu. Begira, begira iazkoa Bilbon: parte-hartze handia, giro ederra, egundoko proiektuak... sari eta guzti!

Comments