Social Lab: nortasun eta pribatutasun digitala lantzeko tresna

Beste askoren artean, buruan darabilgun ardura handia aztertu zen V JEDI Jardunaldietako azken egunean: nortasun eta pribatutasun digitala. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpententziaren 3. dimentsioaren 11. azpi-konpetentziarekin [1] lotu-lotua:
11. Identitate digitala eta pribatutasuna sarean: sareko komunikazioetan eta barneko beste zenbait eremutan, Interneteko pribatutasunaren, kudeaketa desegokiak dakartzan arriskuen eta netiketa-arauak errespetatzearen egokitasunaren garrantzia ulertzea, nork bere identitate digitala garatzeko.
Bai, danori dagokigu -gizarte, erakunde, familia, irakasle, ikasleoi- sareko hariak fin iruntzea. Asko dira egiten diren ahaleginak:
Related sites in (txiotxio)
Gai hauez ikasteko argitaratutako material asko umeentzat eginak dira, beste asko ez dira adierazgarriak, ez dute balio sareko erasoetatik babesten ikasteko. Horretaz ohartuz, Pablo Garaizarrek Social Lab nortasun eta pribatutasun digitala lantzeko tresna sortu du, nerabe eta helduekin lantzeko. Gogoratzen al duzue nola prestatu zuten Hooker eta Gondorff-ek Kolpea?[2]
Hooker eta Garaizar, JEDI2013 138 @Hautatzen-en argazkia, Flickr-en (baimenez)
Bada, idea gaurkotu eta gizarte sareetan "biktimei" ziria nola sartzen zaien ikasten da Social Lab gizarte ingenieritza wargame-ean: jokalariak, hacker bihurturik, jendea nola manipulatu eta isilpekotasuna nola apurtzen den hauteman eta euren burua babesten trebatzen dira. Proposamena 4 hizkuntzatan, aurkezpen, tutorial eta testez datorkigu jantzita. Ez da erraza, ez, buruari ondo eragin behar zaio... Ezetz heldu 10. urratsera?
Storify honetan daukazue Jardunaldiotan ikus-entzundakoaren laburpena.

_____________
[1] Informazioa Tratatzeko Eta Teknologia Digitala Erabiltzeko Konpententzia: Marko Teorikoa. Vitoria-Gasteiz: ISEI-IVEI / Hezkuntza Saila, 2012.
[2] The Sting. Dir. George Roy Hill. Perf. Robert Redford and Paul Newman. Universal Pictures, 1973.

Comments