Abendaño eta Ibernalo Ikastoletako Scratchariak, edan ondoren. @otxoluaren argazkia, Flickren
Maldan gora aurkitu zituzten, Scratch programa erabiltzen ikasteko Berritzegunean egindako ikastaroa, lehenengo aldiz Scratch Egunerako izena emateko erabagia, programa gelan lantzeko hain denbora gutxi izatea, asteburu bereko agendan hainbat kirol eta ekintzarekin lehian aritzea, MITek programa eta aplikazioa azken astean aldatzea eta horren ondorioz egindako lanak galtzea, lanak berregin behar izana... baina gora-ta-gora egin zuten, hori baita Scratch eta hezkuntzaren helburuetariko bat: oztopoak gaindituz bideari ekitea... eta Scratch Eguneko iturritik opariak eta sorpresak ezeze, jakinmina, ezaguera berriak, konfidantza, elkartasuna eta adiskideak izuri ziren barra-barra.
Syros, Verona, Bangalore, Sapporo, Moscow, Porto Morumbi, Opolskie, Dakar, Cundinamarca, Andhra Pradesh, Novosibirsk, Changzhou, Saskatchewan... Elburgo, Bilbo, Donostia eta mundu osoko beste 164 herri-hiritan ere antzeko zeozer gertatuko zen elkarrekin ospatu bait genuen Scratch Day azpiko egitarauari jarraituz.
Arabarian argitaratua


Comments
Post a Comment