Sansomendi, txapeldun!

Fountain of Color, Sunsurfen argazkia Flickrren
Egunotan IPI Sansomendi gaineko zerurantz begiratzen baduzue, argi-argi ikusiko duzue, Acción Magistral saria irabazi dutela ospatzen ari baitira. Eta ez da, ez, gai honi lotutako lehenengo ospakizuna, izan ere, urriaren 1ean Gasteizko Alkate Jaunak Udaletxeko Harrera Aretoan hartu baizituen Sansomendiko VIPak:
Sansomendiko VIPak Udaletxeko Harrera Aretoan
Orduan, estatu mailako 16 finalisten artean gelditu zirela ospatu zuten. Oraingoan, Aurrera familiak aipamen berezia eskuratu dutela dabiz ospatzen. Euren proiektua “Etapa-arteko tutoretza: nagusiak txikien irakasle eta denok ikasten dugu gehiago” lelopean aurkeztu zuten. Izan ere, ikaskuntza dialogikoan oinarrituz IPI Sansomendi Ikas-komunitate denetik, aita eta ama pontekoz josita dago. Matematika edo irakurtzen ikasteko eta laborategiko praktikak egiteko, adibidez, txikiek nagusiengana jotzen dute eta eurengandik jasotzen dituzte azalpenak, laguntza eta ereduak. Txikien talde-elkarreragileetan ere, nagusiak erantzukizunez jantzita, boluntario gisa aritzen dira. Eskola arrakasta lortu ezezik gizarte-bazterketa eta eskola-uztea ekidin eta elkarbizitza hobetzea dira proiektuaren xedeak. Saria eskuratu ostean, badabiltza etorkizunerantz begira proiektua osotu eta hobetu nahian: ikasleek familiak formatzeari eta tutoretzapeko liburutegiak bideratzeari ekin diezaioten nahi dute hurrengo. Zorionak eta eutsi gogor! PS: entzun Sansomenditarren azalpenak irratian:




Arabarian argitaratua, 2013.10.23an

Comments